XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bederatzigarrena.- Prozesua gainditu duten lehiatzaileen zerrenda.

9.1. Ihardunbidea gaindituko dute, bigarren oinarrian eskatzen diren baldintzak beteaz, epaimahaiek emandako puntuazioari deialdi honi erantsitako balio-taulako 2, 3 eta 4 atalei dagokiena batuz, gutxienez bost puntu lortzen dituzten lehiatzaileek.

Azken puntuazioa merezimenduen balioespenean eta ezagupenen balioespenean lortutako puntuazioak batzearen emaitza izango da, eta era horretan sailkatuko dira ihardunbidea gainditu duten lehiatzaileak.

9.2. Deialdi honetako 6.5.1. azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz, epaimahaiei dagokie hautaketa-ihardunbideko aldi bakoitzari dagozkion puntuazioak batzea, lortutako guztizko puntuazioaren arabera lehiatzaileak sailkatzea.

9.3. Epaimahaiek emandako puntuazioak jaso ondoren, merezimenduen balioespen-aldiko puntuazioak gehitu, ihardunbide bakoitzean eskatzen diren gutxienezko puntuazioak lortu ez dituzten lehiatzaileak bazter utzi, lortutako guztizko puntuazioaren arabera sailkatu, oinarri honetako 1. eta 2. azpiataletan ezarritakoaren arabera arauzko ihardunbideak gainditu dituzten lehiatzaileak zehaztuko dituzte.

Iharduketa horien agiria egingo dute eta 9.5. azpiatalak aipatzen dituen zerrendei erantsiko dizkiete.

9.4. Lehiatzaileen sailkapena egiterakoan berdinketarik gertatuko balitz, hurrenez hurren, ondorengo erizpideen arabera ebatziko dira horiek:

1) Oposizio-aldiaren balioespenean lortutako puntuazio handiena.

2) Deialdi honetako II. eraskineko 1. ataleko balioespenean lortutako puntuazio handiena.

3) Deialdi honetako II. eraskineko 2. ataleko balioespenean lortutako puntuazio handiena.

4) Deialdi honetako II. eraskineko 3. atalean lortutako puntuazio handiena.

5) Deialdi honetako II. eraskineko 4. atalean lortutako puntuazio handiena.

6) II. eraskineko 4. ataleko azpiataletan lortutako puntuazio handiena.

9.5. Epaimahaiek, probak gainditu dituzten lehiatzaileak zehaztu ondoren, hautatutakoen zerrenda horiek Lurralde-Ordezkaritzetako iragarki-tauletan emango dituzte argitara.

Zerrenda horien jatorrizko alea Langilegoaren Kudeaketako Zuzendaritzara bidaliko da, hautaketa-ihardunbideen egiterapenari dagozkion gainerako agiriekin batera.

9.6. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduaren bidez argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hautaketa-prozesua gainditu duten espezialitateka sailkaturiko lehiatzaileen zerrenda bakarra.

Hamargarrena.- Agirien aurkezpena.

10.1. Hautaprobak gainditzen dituzten lehiatzaileen zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen diren egunetik kontatzen hasi eta hogei eguneko epean, hautatutako langileek Lurralde-Ordezkaritzetan ondorengo agiriok aurkeztu beharko dituzte: